ainhoa latatu
tatutxiki@mastodon.eus
Posts
-
View post
Guapa! (Bestaldetik: tiobueno!) Tiabuena! (Bestaldetik: tekiero!) Ostirala. 8.05. Bidaikidearen elkarrizketa mugikorretik ❤️🤣 #trenekoak
-
View post
Zorber Fest gaur Zornotzan ta gazte pila datoz trenean. Gehienak euskaraz ari dira. Akaso kasualitatez nire inguruan pilatuko ziren denak. Edo akaso beste zerbait da. #gazteeuskaldunak #euskaldungazteak
-
View post
Gizon bat eta bere txakurra sartu dira trenean. Gizonak eskuak eskaiola zuriz zikin ditu. Botak ere. Bakeroak, kamiseta zaharra. Etsipen aurpegia du. Txakurrak burua gizonaren hanka baten gainean jarri du eta etsipen konpartituak maitasun begirada konplizeaz busti da 🩶. #trenean
-
View post
Poltsikoan euro bat topatzeak ematen duen poza ez dauka preziorik. #pentsamendusakonak
-
View post
70 urte bueltako andra batek quiere-sentarse-señora esan dit 🙈 Bera ez da jezarri, ez. Trenean orekari eusten dion surflari ahaldundua, pasilloan tenkatu da. Segundu pare batez zer egin pentsatzen egon naiz. Nire gaztetasunaren ohorea defendatu edo ... Bai, jezarri naiz 🤣 #trenekoak